“Hotza hezurretan, gorrotoa zainetan zenuen
egun horietan. Oinarrizko eskubideen alde zinen borroketan langileen duintasun
eza eskuratu nahian eman zituen zure urteak eta zure bizitza. Elizetan abesten
zenuten internazionala, kaleetan oihukatzen zenuten greba orokorra! Langileen
borroka eta indarra, somatzen zen giroan, hiria zuek bihurtu zenuten borroka
adibidea. Martxoak hiru, martxoa ilun, martxoa beltza, egun iluna, egun
kuttuna, Gasteizko herriaren gogoan. Bortizkeriak akabatu zituen hiri honen
semeak bost krabelin adokinetan, herria karriketan langile erresistentziarena
izan zen garaipena sufrimenduak eta heriotzak gogortu zigun bihotza. Langileen
borroka eta indarra, sumatzen zen giroan, hiria zuek bihurtu zenuten borroka
adibidea.”. Betagarri, Martxoak 3
1976ko
martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoan bost pertsona hil zituen Espainiako Poliziak.
Gaur egun 37 urte pasa ondoren, Martxoak 3 elkarteko buruek eta beraien
helburuarekin bat egindako pertsonek gertakizunen egia, justizia eta erreparazioa lortzeko lanean dihardute.
…
Egun
hartan fabrikari zegokion batzar orokorra egin ostean, langileen duintasun eza
salatzeko eta oinarrizko eskubideen alde egiteko atera ziren kalera. Gasteizko
zentrora hurbiltzean polizien nahiak argiak ziren. Goizetik konkordatua
errespetatu gabe elizak inbaditu eta kargak
hasten dira. Babes bila elizetara jotzen dute askok. Momentu honetan
su-armengatik lehen zaurituen berri izaten da. Hasierako orduetan hiru izan ziren hildako langileak. Gero, zaurien ondorioz beste bi zendu ziren. Gaurko
egunera, su-armagatiko 52 zauritu egon zirela jakin izan da. Gainera, Elizetan
antolatzen ziren asanbladak debekatu, eta langile-liderrak atxilotuak izan
ziren. Mugimenduak behar zuen koordinazioa hautsiz.
Hildakoen
berri izatean hiriaren nahasmena jazo, eta etengabekoak ziren barrikadak, hiri-tresneriaren
hondatzeak … Batzarra baketsua izan bazen ere, kargatzea erabaki zuen Poliziak. Martxoaren
3an gertaturiko jazoera bortitzek argi utzi zuten zein izango zen Carlos
Ariasen eta Manuel Fragaren “irekitasun-gobernuak” ezarri nahi izan zituen
mugak. Beldurraren poderioz, pentsatzen baitzuten nazio mailan Greba Orokor bat
habian jarriko zuela Gasteizko grebak. Gasteizen hazia landatuz, Euskaditik hedatuko
zela, eta azkenean Espainian ere eragina izango zuela argi zuten. Horregatik,
Poliziak mugimendua hedatu baino lehen errotik ebaki zuen. Mugimenduari amaiera
ematea xede izanik, ez ziren kontuan hartu langileen batzar-askatasun eta
eskubideak.
Hiriburuan
errealitate sozial berria eraikitzen hasia zelaren seinalea izan ziren geroko
hiletak, eta gertakizunak balio izan zuen langileen kontzientzia pizteko. Zer
nolako egoeran zeuden jabetzeko, alegia. Lorpenak (soldata-errebindikazioak
onartuak, asanblada “legalak” …) asko
izan baziren ere, errebindikazioekin jarraituko zuen mugimendu sozio-politikoa
ez zuen iraun.
...
Gasteizen
adibidea tristea izan zela dio Andoni Txaskok, Martxoak 3 elkarteko buruak. Kontrola
ez zezaketen mugimendu bat eratu zelako. “Diktadura izugarri batetik irteten
ginen eta askatasunerako irrika oso handia zen”, azaltzen du Andoni Txaskok. Herrian
“ilusioa” sortu bazuen ere, Gasteiz berria plano politiko sozialetik berriz ere
urrunduko zen, generazio berrien eskuetan utziz guneko trantsizio politikoa.
Lan-iniziatiba hiritar-protesta batean bihurtu zen, iraultza baten ikara piztu
zuena. Gobernuak erakutsi zuen jazoeran, zein izan behar zuen bere jarrera
iraultza baten aurrean. Errepresioa, beraz, Txaskoren ustez aurrez pentsatutako
eta planifikatutako zerbait izan zen, ez zen egun puntual bateko beroaldia izan.
Indarraren “monopolioa” frankismoaren oinordekoak zirenek izan zuten.
Aldaketak
lortu ziren langileen borrokan; Txaskoren ustez, “negarra, izerdia eta odolaren bidez”. Baina,
honek dio berriz ere hasiera bueltatu garale. “Herriaren egoera
arlo guztietan prekario eta dementziazkoa zen. Pixkanaka lorpen horiek galtzen
joan dira. Gaur egun sakrifizio, borroka eta solidaritate espiritu hura
berreskuratu behar dugu, sistema kapitalistak ezarritako zurrunbilo
kontsumistari aurre egin ahal izateko. Gazteriak asko du esateko, orduan
emandako laguntza eta solidaritate bezala, orain ere kaltetutakoa aterako
baitira”, dio Martxoak 3 elkartearen buruak.
...
Andoni Txasko, Martxoak 3 elkarteko buruari 2012an eginiko elkarrizketa eta La ciudad donde nunca pasa nada. Vitoria, 3 de marzo de 1976, Carlos Carnicero Herrero liburua oinarri.