Bidean oinatzak uzten ditugu,

eta horiek dira pasaportean

zigilu bat bezala zanpatzen direnak;

leku bat, pertsona bat, esperientzia bat ...

martes, 5 de febrero de 2013

Gazi gozo


Gaur gereziondoak loretsu ikusi ditut. Hodei gabeko zeru urdinaren begiradapean. Urte berriaren esperantza kutsuaren usainak haizearen hegaldiarekin dantzan gozatu ditu orduak. Etorkizun gazitua, gozotua da bat-batean...

Txakur baten zaunkak errealitatera ekarri nau. Parkean jaun eta jabe den haritzaren itzalean erdi lokarturik. Apunteak lurrean nahastuta. Eguzki izpi bana sabelaldean. Zerua urdin eta txakurra alboan. Begira, galdezka... Esnatuko zara behingoz?

No hay comentarios:

Publicar un comentario