Irrika,
gogoa eta betiko bi herriak atzean uztearen nahia batu ziren asteburu magikoan.
Errepide luzeak, mendi berde argiak eta zeru urdina zipriztintzen zituzten
hodeiak izan genituen lagun. Hotza gure laztanekin berotu eta isiltasunaren sekretua
dezifratu genuen. Bitartean helmuga finkoa buruan, Asturias. Deskonexio-beharra
asetzeko bidea. Gure lehen bidaia. Abentura zaletasunak txoko ederrenen
ateak zabaldu zizkigun. Egunsentia mendi artean ikusi, eta eguzkia Ribadesellako
zeruertzetik agurtu genuen. Elur artean galdurik, “mondogiloetatik” saltoka.
Elkarrekin
gozatutako kilometro musikalek bidaia arindu eta gozotu zuten. Ametsak
errealitate bihurtu ziren. Aske ginen gure ganbarako ohe gaineko izaretan
imajinazioa marrazteko. Aske jolasteko ...
Denbora
arazo izatetik horren errege-erreginak izatera heldu, eta tren eta autobusen ordutegiei
aio Pelaio esateko gai ginen. Arriondas
herri txikiaren bidaiari izan ginen. Cangas de Onisen garagardo dastatzaileak. Covadongako Laku aurkitu ezinen topatzaileak. Ribadesellako portu ertzetik doazen
oinezkoak. Potes herritxoaren kuttuntasunaren gozatzaileak. Eta nola ez ba, radar denen beldur ginen! Bi bat eginik, dena izan ginen.
Asteburu
magikoa pasatu egin da baina, luzaroan iraungo du. Betiko grabatuta izango dugulako
bihotzean. Argazki bat hemen, bi hor. Laztan bat hemen, bi hor. Herri bat
hemen, bi hor. Maite zaitut bat hemen, bi hor.
No hay comentarios:
Publicar un comentario