Bidean oinatzak uzten ditugu,

eta horiek dira pasaportean

zigilu bat bezala zanpatzen direnak;

leku bat, pertsona bat, esperientzia bat ...

martes, 5 de febrero de 2013

Kafe Antzokia


Aiiaiiaiiaiiaijiji entzun zen bat-batean antzokiko beste puntatik. Zer nolako birikak, ene! Ezaguna egiten zitzaidan irrintzia zen hura. Lagun batekoa, agian. Bilatzen hasi beharrean patxaran baten bila habiatzen naiz barrara. Jendez gainezka egoten bada ere, gaur ez da egun horietakoa. Diru-zoroa atera, eta edaten hasi baino lehenagoko erritua bakar bakarrik egiten dut. Galduta bainago, berriz ere. Zer arraroa! Gora, behera, erdira, kolpea barrara eta barrura ... Pisu-kideak koadrilakoekin eta ni, erdi bakarrik. Lagunen bat topatzeko gogo gabe. Alkoholak gutxika bururanzko bidea irmo egiten du. Horren eragina zainetan nabaritzen dut. Dantzatu, dantzatu, dantzatu  … oihukatzen duen bitartean.

Bilboko 7 kaleetatik poteoan ibili eta gero, beste kalejira bat. Beste farra bat. Nola ez ba amaieran, Kafe Antzokira. Gure bigarren bizitokia. Unibertsitatean dagoen curriculumetik kanpoko osteguneroko aktibitate. Bertan jorratzen diren gaiak: mutilak, alkohola, dantza eta bestelako tontakeriak izaten dira. Dantzatzeko desirak olatu baten talka moduan gorputza astintzen zaituenean, gorputza bakarrik doa. Ta zuretzat udarako gau luzeak … Vendetta taldearen abestiaren soinuekin gutxika mugituz. Eta gutxika-gutxika lotsa galduz ... 

No hay comentarios:

Publicar un comentario