Bidean oinatzak uzten ditugu,

eta horiek dira pasaportean

zigilu bat bezala zanpatzen direnak;

leku bat, pertsona bat, esperientzia bat ...

domingo, 3 de febrero de 2013

Bi ahotsak

Pentsamenduak isil eta jariakorrak. Sortu ginenetik ezkutuak, eta azaleratu nahi direnean hitzetan higatuak. Era nahasian landuak izaten dira, eta askotan bat-batekotasunez sortuak. Gu geu sortzaileak, gu geu haien ahotsa.

Bi ahots izaten ditugu, barneko eta kanpokoa. Pentsamenduak dira lehenengokoa, eta horiek izaten dira denbora osoan buruan darabiltenak. Kanpokoak, ordea, aireratzen dira. Forma hartzen dute, ordenatu eta konpartitzen dira.

Buruak aktiboki jarduten du, pentsamenduak eta hitzak uztartuz. Burutapenek normalean pisinera salto egiten dute. Hitzek ur hotzaren beldur, ertzean geratzen dira. Pauso bat atzerago, guztizko dantza egin gabe. Baina, egia da gu garela hitz izatera heltzeko tresna. Giltza. Osatu egiten ditugu, eraikitzen ditugu, elkar banatzen ditugu … nahi izanez gero, hori bai!

Albokoek haien berri izaten dute. Batzuetan,  inoiz edo behin … Bestetan gorde izaten ditugu, kutxatxo zaharrean. Bihotzean. Edo buruan bueltako dabiltza, gau eta egun. Hitz bihurtzeko amorerik eman gabe  Aireratzeko nahian. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario