“No es más rico el que más tiene, sino el
que menos necesita".
Aberastasunak
ez du jolasten materialtasunarekin. Ikeak argi utzi zuen, Agustin Hiponekoaren
esaldiarekin. Gutxien behar duena izango da aberats.
Bizitzaz
gozatzeko gutxi behar da, oso gutxi. Normalean konpainia da eragin zuzena duena.
Segundo, minutu eta egun bakoitzaz disfrutatzeko kodea da. Ezkutuko zenbakia. Sakatu
eta zoriontasunaren atea irekitzen da, algaraz eta irriez beterikoa.
Ondo
pasatzearekin batera dator gero gozamena. Azken mailan. Poltsa ilun batean
barnean esku sartu eta zaila dena aurkitzen. Oso zaila. Barne-barnekoa. Burua
galtzea ahalbideratzen duena. Lortzean paradisuaren atea jotzea eragiten duena, tok-tok … Amaiezina izatea nahi, baina asko ez dirauena.
Gozamena, biona. Denbora luzez mantendua. Hoberena, zoriontasun elkar banatua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario