Kalera irten eta, behingoz, berotasuna nabaritu dugu goizetik klase barruan egon garen ikasleok. Ez dakit noizbait konturatu zareten baina, eguzkia tristurarentzako
sendagarria da. Berotasuna eskaini eta alaitasuna zabaltzen du gorputz osotik.
Eguraldi onak normalean jendea pozten du. Niri bai behintzat! Argi
izpiek bizitasuna ekartzen dute. Lehen ilun eta bustiak zeuden kaleak jendez
gainezka daude orain. Inurriak bailitzan.
Eguraldiaren erruz, denboratxo
bat neraman bizikleta hartu gabe. Bi kausengatik txapazko pareten gatibu izan naizelako
azken asteetan. Gidabaimena atera eta praktikatzeko beharragatik, batik bat. Eta euriak ez
zuelako amorerik ematen. Kotxean ibiltzeak ez dizu askatasuna sentitzen uzten, isolatuta
baitzoaz. Haizea sentitu gabe, soinuak aditu gabe … Baina, aspaldiko partez, eguzkia atera da. Hodeien
artean ezkutatzen zen zeru urdina askatuz.
Bazen
garaia!
No hay comentarios:
Publicar un comentario