Bidean oinatzak uzten ditugu,

eta horiek dira pasaportean

zigilu bat bezala zanpatzen direnak;

leku bat, pertsona bat, esperientzia bat ...

Mostrando entradas con la etiqueta eguzkia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eguzkia. Mostrar todas las entradas

domingo, 14 de abril de 2013

Atzean euria eta hotza


Gaur eguzkiak berotu ditu txokoak. Hotzak ezkutatu zuen espiritu leuna agertu egin d.a Eguzkira irten dira gaur, luzez zapatilen gatibu izan diren oin zuriak. Eguraldiak forma hartu du solasaldi guztietan. Izpiek humorean eragin eta irribarreak nagusitu dira inguruan.

Atzean geratu dira egun hotz eta bustiak. Atzean euria, eta egun batzuetarako oporraldia opa diogu honi. Abioia hartuta dauka eguraldi txarrak, gaur berotasunaren lekuko izan garenok luzaroko bidaia izatea espero dugu. Baina, betiko moduan eguraldiaren gora beherak nireak baino ustekabekoak dira. Parte meteorologikoaren asmatzea biharko utzi beharko dugu  … 

miércoles, 20 de febrero de 2013

Bazen garaia!


Kalera irten eta, behingoz, berotasuna nabaritu dugu goizetik klase barruan egon garen ikasleok. Ez dakit noizbait konturatu zareten baina, eguzkia tristurarentzako sendagarria da. Berotasuna eskaini eta alaitasuna zabaltzen du gorputz osotik. Eguraldi onak normalean jendea pozten du. Niri bai behintzat! Argi izpiek bizitasuna ekartzen dute. Lehen ilun eta bustiak zeuden kaleak jendez gainezka daude orain. Inurriak bailitzan.

Eguraldiaren erruz, denboratxo bat neraman bizikleta hartu gabe. Bi kausengatik txapazko pareten gatibu izan naizelako azken asteetan. Gidabaimena atera eta praktikatzeko beharragatik, batik bat. Eta euriak ez zuelako amorerik ematen. Kotxean ibiltzeak ez dizu askatasuna sentitzen uzten, isolatuta baitzoaz. Haizea sentitu gabe, soinuak aditu gabe …  Baina, aspaldiko partez, eguzkia atera da. Hodeien artean ezkutatzen zen zeru urdina askatuz. 

Bazen garaia!

martes, 5 de febrero de 2013

Gazi gozo


Gaur gereziondoak loretsu ikusi ditut. Hodei gabeko zeru urdinaren begiradapean. Urte berriaren esperantza kutsuaren usainak haizearen hegaldiarekin dantzan gozatu ditu orduak. Etorkizun gazitua, gozotua da bat-batean...

Txakur baten zaunkak errealitatera ekarri nau. Parkean jaun eta jabe den haritzaren itzalean erdi lokarturik. Apunteak lurrean nahastuta. Eguzki izpi bana sabelaldean. Zerua urdin eta txakurra alboan. Begira, galdezka... Esnatuko zara behingoz?