Gaur
eguzkiak berotu ditu txokoak. Hotzak ezkutatu zuen espiritu leuna agertu egin d.a
Eguzkira irten dira gaur, luzez zapatilen gatibu izan diren oin zuriak.
Eguraldiak forma hartu du solasaldi guztietan. Izpiek humorean eragin eta
irribarreak nagusitu dira inguruan.
Atzean
geratu dira egun hotz eta bustiak. Atzean euria, eta egun batzuetarako oporraldia
opa diogu honi. Abioia hartuta dauka eguraldi txarrak, gaur berotasunaren
lekuko izan garenok luzaroko bidaia izatea espero dugu. Baina, betiko moduan
eguraldiaren gora beherak nireak baino ustekabekoak dira. Parte meteorologikoaren
asmatzea biharko utzi beharko dugu …
No hay comentarios:
Publicar un comentario