Gaur
nire mundu birtuala hedatu egin da. Oso erabilia eta nire partetik kritikatua
izan den tresna erreminta-gerrikoan txertatu dut. Aldakatik behera irristatzen
diren beste lanabesen lagun egiten ari da gutxika-gutxika. Ez baita erreza egun
batetik bestera denekin moldatzea. Baina, hor dabil bere sekretuak azaleratzen.
Bere gune ezkutuak erakusten, gero eta maitatuagoa izateko.
Erremintekin
batera eskegi dut, sare sozial nahiko ditudalako jada poltsikoan.
Gizarte-saretzat dute askok, Twitterra. Microblogging hitza ere entzuten da.
Mezuak bidaltzean datza. Txioak. Hor dabiltza, 140 karakterreko mezuetan esan
nahi dena konprimitzen. Geroz eta erraztasun gehiagorekin hori bai!
Tresnaren
erabilgarritasunaz hilabete bat barru hitz egingo dizuet. Gaur kostata baina,
hainbat txio bidali eta nire idatzitako pare bat gauza soilik ikusi ahal izan
ditudalako. Leiho-ertzera heldu den txoritxo urdinari, beraz, gaur leihoa ireki
eta kaiola eraiki diot. Ea azkenean hainbeste kritika jaso dituen hegazti ñimiñoa
maitatzen dudan edo leihotik hegaka doan behin betirako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario