Aniztasunaren
partaide gara. Pluraltasunaren maitaleak. Ongi ikasia dugu esaera-zaharra,
zenbat buru hainbat aburu. “Demokraziaren” babesean diogu denon iritziak eta
baloreak askeak direla. Aske garela pentsatzen, maitatzen eta amesten duguna
lau haizeetara zabaltzeko. Mugak gaindituz, noizbait gaindituak izan badira,
bazirudien informazio anitza jaso eta emateko aukera genuela.
Zein
polita teoria, zenbat traba praktikan.
Ideien
jario amaigabearen tresna daukagun adierazpen askatasuna oinarrizko
eskubidetzat jasoa dago. Baina, azken egunetan indartu den irudia dugu egia.
Agi denez informazioaren zingiran mugitze uzten digute, baina kostata gabiltza
lokatzaz beteta dagoen horretan. Zingira baino, harea mugikorretan gabiltzala
dirudi.
Informazioa
emateko lanean jarduten dutenak, eta bide berean jardun nahi dugunok, oztopoak baino
ez ditugu aurkitzen. Informatzeko eskubideari hegoak moztu zitzaizkion duela asko. Hegoak izan beharko zituztenak horien bila dabiltza ... Denbora galduz. Pauso astunen ondoren, balentriaz zer edo zertara helduz.
Baina, erne ibili. Bidea hasita dago, askatasunari besarkatuz zuen zingirako lokatza zementu bihurtuko dugu. Pausu tinkoak
emanez, errealitatera hurreratuz. Ikusitakoa ahalik hoberen islatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario