Gizarte eta
Komunikazio fakultateko ikasle eta irakasleek informatzeko eskubidea praktikara
eramateko aldarrikapena egingo dugu, bihar Mikel Laboa plazan (Leioako
Campusa).
Aurreko asteartean, apirilak 16, Donostiako 8 gaztek
izateagatik agindua jaso zuten. Honen aurrean, Euskal Herri osoko gazteek
Donostiako Boulevarra okupatu zuten, Askegunea izeneko ekimenari hasiera
emanez. Horren berri emateko hainbat komunikatzaile sortutako harresira hurbildu
ziren. Ostiralean, Ertzaintzak ekimenari amaiera emateko metodo bortitzak
erabili zituen bertan zeuden guztien kontra. Honela, informatzeko eskubidea
urratuz. Informatzaileen kasuan, Lander Arbelaitz Argiako kazetariarena dugu
oihartzun gehien izan duen adibidea, beste zenbaiten artean.
Teorian hain polito
geratzen diren oinarrizko eskubideak praktikara eramaten ez direlako,
komunikatzaileen ahotsak oihartzuna izan dezan honakoa aldarrikatzen dugu:
1. Benetan ditugun
askatasunen artean informazio eskubidea eramatea.
2. Informazioa ema eta jasotzeko jarduna errespetatua izatea
baita iritzi aske eta anitza eraikitzeko sostengua.
3. Albisteak kritikoki lantzeko askatasuna izatea. Hori,
hezkuntza garrantzitsua denez, unibertsitateak kritikoaren aldeko apustua
egitea
GORA INFORMAZIO ASKEA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario