Martxoaren
14an Andoainetik abiatutako lasterketa erraldoiak, Gasteizko hiria trabeskatuko
du gaurkoan. Bi urtez behin egiten den martxak Euskara du ardatz; bertaratzen
direnek euskarari babesa eta beharreko berotasuna eskainiko diote. Helburu horrekin
aterako dira kalera milioika euskaldun martxoko aste hauetan. Sentimenduak
transmititzeko, jazotakoa helarazteko, txutxu-mutxuak lagun artean zabaltzeko erabiltzen
duten hizkuntzaren alde.
Herri
bat osatzeko eta batzeko tresna ere bada euskara, kultura aberasten eta
ezaugarritzen duena. Beraz, badakizue beste
urte batez bagoaz korrika!