Koba
iluna. Ura. Leuntasunezko muxuak. Berotasuna. Azal izerditsua. Gorputz bi, haragi
freskoaren eske. Bata bestearen bila doazen laztanak. Pasioa. Zilborretik mihi
puntarainoko hotzikara. Eta paretetatik behera doan izotzaren kolorekoak diren
zure bi begiak parean.
Momentu
batean denbora gelditu egiten da. Kobak kontrolagaitza den denboraren loturak
askatu ditu. Momentuaz disfrutatzen hasi, eta beste denak ez dauka garrantzi
handirik. Biluztasunak hotza indartu egiten du, baino odolaren suak leundu. Sentsazio
anitz buruan bueltaka. Estrogeno hormonak eta testosterona elkarrekin dantzan
dabiltza. Eskutik lotuta, desira areagotuz eta zentzuei atea irekiz.
Koba
txiki eta ilunean besarkatuta, berotasuna banatzen duzuela badakizu. Honen atea
erdi irekita dagoela, badakizu. Bat-batean norbait sartu daitekeela badakizu.
Baina gustatzen zaizu. Arrisku pittin horrek, plus morboso bat dauka. Desira
sexualaren botoia piztu da, irratiko estudioen on air botoi gorriaren antzera. Sentsazio bat da, badakizu.
Horrekin batera kitzikapena datorrela badakizu. Desiraren kontzentrazio
praktikoa.
Umel,
bustita, hezea … Paretako izotz-turrustek hoztasuna eta berotasuna
kontrastatzen dute. Ezer ez da nahikoa zu gelditzeko, gozamenaren bila
zabiltza. Beraren gozamena eta zurea aldi berean. Lortzen duzu. Mila zatitan lehertzen zarete,
eta momentu horrekin geratzen zara. Elkarri begira. Koba ilunean babestuta. Koba ilunean
besarkatuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario