Kukuak
esan dit, gaur maitatzeko eguna dela. Inguruan dituzuenei “maite zaitut” hitz
sendagarri horiek esateko eguna.
Kukuak
agindu dit, gaurtik aurrera negarrek ez dutela lekurik izan behar nire
aurpegian. Irriak nagusitu behar direla.
Kukuak
abestu dizkit lasaitasunean bizitzeko trukutxoak, bere melodia goxoarekin.
Kukuak
gomendatu dit, musu-truk diren besarkadak albokoekin konpartitzeko. Krisiak ez
baitizkie murrizketarik egin.
Kukuak
xuxurlatu dit, airean zabaltzeko nire alaitasuna besteak argitzeko.
Kukuak gogoratu
dit, ni neu izatea bide osoan.
Kukuak
oihukatu dit, bizitzeko, hazteko, dena xurgatzeko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario