Bidean oinatzak uzten ditugu,

eta horiek dira pasaportean

zigilu bat bezala zanpatzen direnak;

leku bat, pertsona bat, esperientzia bat ...

jueves, 17 de enero de 2013

Arima-bidaiariak


Bidaiariak gara. Kultura bereziak, pertsona berriak, naturaren pasai paregabeak … ezagutzeko premia sentitzen dugu odolean irakiten. Baina, bizitzan zehar arima-bidaiariak gara batez ere. Kutxa zaharra den gure bihotzean gorde ohi ditugu bidaiari garen heineko souvenirrak.  Bidean oinatzak uzten ditugu gure atzean, eta horiek dira pasaportean zigilu bat bezala zanpatzen direnak; leku bat, pertsona bat, esperientziaren bat.

Azken hauek hazten gaituzte, ikastolan ikasten ez ditugun materiarekin. Irakasgai anitzak lantzen ditugu, batzuetan suspenditzen ditugunak. Hori bai! Nota gabekoak. Mina, buruhausteak, eta batzuetan malkoak dira gure gutxiegia. Bizipoza, irria eta algarak, beste muturra.

Arima-bidaiari izateak kutxa zaharra aberastea dakar. Hori bete eta bete egiten dugu, edukiera amaigabea baitu. Eta oinatzak zigilua dira gure arima-bidaiariaren pasaportean.   

No hay comentarios:

Publicar un comentario