Iratzargailuak esnatu nau,
nagitasuna lo dagoen bitartean eskuineko oinarekin lurra zapaltzearen tradizioa
jarraiki altxatu eta irratia piztu dut. Bat batean egun hauetan hain maiz
entzuten ari diren hitzek josi naute: eraso kimikoak, erabakiak, berehalako
erasoaldiak, “argi berdea”...
Irratiko ahots ezagunari erreparatu bezain
laster, jakin izan dut gaurko eguna ere gris kolorekoa izango zela. Grisa zeruan,
grisa irratian, grisa egunkariko orrietan … Obamak Siriaren aurkako erasorik “oraindik”
ez dagoela esan berri du, NBEk bide diplomatikoak armak baino eraginkorragoa
direla gaineratu …
Gaur hitza eman, bihar haizeak eraman.
Ikusiko da. Bitartean sufrimendua pairatzen eta etorkizun ezjakinean bizi den
Herri siriarrak eguneroko bizimoduarekin hala nola jarraituko du.
Irratiaren beste aldean, galdetzen diot neure buruari: Noiz agertuko ote da Lorenzo jauna grisa oihu batez izutzeko? Noiz
bizia nahiei nagusituko zaien eguna? Noiz altxatu eta berri onak ailegatuko
diren eguna? Noiz grisa kolore?
No hay comentarios:
Publicar un comentario