Konstantzia.
Hitz erreza baina, papera ukitu bezain laster airatzen dena. Ilusioz ireki nuen
bidaia-liburua. Jaiotzaren hasiera euforikoa izan zuenak, denbora pasa ahala
astean pare bat sarrera onartzen zituen.
Momentu horretan egunean egun idatziko nuenaren hitza konstantzia
hitzarekin bat egin zuen zeruan. Denbora izan dute hegaka darabilten hitz
horiek, koreografia eta guzti asmatzeko.
Urtarriletik ez, hasierako oparotasunak hilabete batzuk iraun zuelako, baina
maiatzean azterketek beheraldia ekarri zuten.
Beti
pentsatu izan dut zorua jotzen duenak ez duela beste aukerarik jaikitzea baino.
Lurrera jausten den arkatzak, lurra baino beherago jausi ezinik, aukera bakarra
gora egitea duelako...
Idazteko
gune honek hitzak irentsi baino hutsuneak irentsi zituen unea amaituko delakoan
nago. Gutxika hutsuneak hitzez beteko dira berriz. Hegaka izan diren horiek
ekitaldia amaituko dutelako noizbait. Egun horretan teatroaren luxuzko salak
utzi eta zuek irakurtzen ari zareten orri berean dantzatuko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario