Baina,
dena ez da arrosa kolorekoa. Estresa arintzeak bere prezioa baitu. Zer uste zenuten
ba krisi garaian bizitzak doaneko mesedeak egiten dituela? Ez horixe, nekea
izan da oraingoan ordaina. Hala ere, egitekoen zerrenda murriztea eta gau parte
honetarako begiak ireki ezinik egotearen eskaintzari baiezkoa eman, eta hemen
nago zuei idazten. Zeregin gutxiagoekin eta begiak erdi itxita... Biharko egunak
zer eskainiko didanaren zain. Oparia edo gaitza izango den jakin nahiez.
Hori
ezean, buruari engainatu beharko diot esanez: Ahal dela, ahalko dugula! Ezina ekinez egina esaerari eutsi
beharko diogula udako ate pisutsuak biratzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario