Asteburuaz
hausnartu, eta burura askatasun hitza datorkit. Beste hitz askoren artean
gordeta, hori bai! Emozio eta sentsazio asko ibiltzen baitira dantzaka egunero.
Baina gaurkoan, askatasuna azaleratu da.
Hitz
goxoa. Denon izanean dirauena. Aske sentitu eta bizi nahia handia izaten delako. Esan,
eta birikak airez betetzen dira. Unibertsitateko ikasleok denbora nahikotxoan
izan ditugu azterketak buruan. Askatasunaren
mugarri izan direnak. Izatez libre, baina “egunero” ikasi beharrean. Hauek
amaitzean askatasunari kateaturik beste emozio asko aireratu dira. Poza,
lasaitasuna, nagitasuna … Sentsazio ezin
hobea. Ahal dugunean disfrutatu beharrekoa. Zoritxarrez mugarri bat askatu, eta
gutxira beste bi jaiotzen dira ...